Ongi etorri!

Euskara, munduan egoteko geure modua
Euskaraz, munduari begiratzeko geure modua

Hizkuntzak munduari begiratzeko leihoak dira eta munduan egoteko moduak. Euskara ere horixe dugu, munduari begiratzeko eta bertan egoteko giza talde baten modua, geure modua; antzinatasun eta misterio kutsu itxi hori dariona…baina erronka berriei erantzuteko eta mundu ikuskera horren partaide izan nahi duen edonori irekia. Irekia, gure ateak aspaldi dauden bezalaxe, bide hori egin nahi duen edonorentzat.

Multimedia

LEGAZPI 6, BIDELAGUN

 

Azken ordukoak

KURTSO BUKAERA

Jakingo duzun bezala, Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko asmoz Eusko Jaurlaritzatik euskaltegiko aurrez aurreko jarduera eteteko agindua etorri zitzaigunetik, irakasleok gure ohiko ordutegian aritu gara lanean, eta ahalegin guztiak  egin ditugu baliabide didaktikoak prestatu eta ikasleon esku jartzeko, modu ez-presentzialean ikasten jarraitu zenezaten.

Ziur gaude, egoerak utzi dizuen neurrian, zuek ere esfortzu handia egin duzuela aurrera egiteko, eta horren erakusgarri da, besteak beste, zuetako askok duela gutxi egin duzuen (B2, C1 edo C2ko) ahozko proba datorren egiaztatze-deialdian esku hartzeko asmoz.

Une honetan, proba idatzirako hilabete erdi eta kurtsoa amaitzeko gutxi gehiago falta denean, berriro jartzen gara zuekin harremanetan esateko erabaki dugula baliabide digital eta telematikoak erabiltzen jarraituko dugula eta ez dugula euskaltegia oraingoz irekiko eskoletarako.

Aldeko zein kontrako faktore guztiak aztertuta, pentsatu dugu zuetako gehienon kezka nagusia oraintxe idatzizko proba prestatzea izango dela eta horretarako ez dela bereziki beharrezkoa eskola fisikora itzultzea.

Hortaz, bai osasuna lehenetsi beharra dagoelakoan, bai zuen premia nagusiei ondo erantzuteko modua dugulakoan, erabaki dugu euskaltegia oraingoz eskoletarako ez irekitzea.

Ulertuko duzuelakoan, jaso gure agurra eta esker ona.


Legazpi 6 euskaltegia

AURREZ AURREKO ESKOLAK ETENDA

 

Dagoeneko jakingo duzuenez, ezin dugu aurrez aurreko lanean aritu, Eusko Jaurlaritzak hala aginduta, baina Legazpi 6 euskaltegiko irakasleek aukera eskainiko diete bere ikasleei lanerako tresnak eskuratzeko eta beren lanen jarraipena egiteko.

Irakasleak jarriko dira harremanetan beren ikasleekin, eta egun eskura dauden Internet galaxiako baliabideak erabiliko dituzte (emaila, Whatsappa, Ikasten plataforma...) etenak kalterik gutxien eragiteko asmoz.

 

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA