Nortzuk gara?

Legazpi 6 euskaltegian ibilbide luzea egin behar izan dugu irabazi dugun lekua izatera iristeko. Izena bera dugu horren lekuko eta bitxikeria.

Aurreko mendeko 80ko hamarkan heldu genion bide honi, hain zuzen, Donostiako Legazpi kaleko 6.ean. Erronka berria zen, baina ordurako ere egina genuen bidearen lehen zatia, eta izena zen bien arteko soka. Denborak beste hainbat lekualdatze eta aldaketa ekarri dizkigu, baina beti izan garena izaten jarraitzen dugu, gaur egun Antigua auzoko Guridi Maisua z./g.an eta Alde Zaharreko Kanpandegi 1ean, Donostian.

Eta, zer gara gu funtsean? HABEk homologatutako euskaltegi bat, hizkuntzak ikasteko gaur egun dauden baliabide guztiak zure esku jartzeko moduan, tradizionalak eta berriak. Ez handiena, baina, bai, saiatua; guregana etortzen denak bere maila, helburua, jatorria, ikasteko ohiturak edozein direlarik ere, laguntza pertsonalizatua aurkituko du, talde profesional baten gidaritzapean, bere xedeak ahalik eta laster eta erosoen lortzeko.

Legazpi6 Euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE Erakundeak homologatua da.
alt
BATUZ Euskaltegi Homologatuen Federazioko partaide da.
alt
  • Aurrez aurreko ikastaroak
  • Ikastaroak on-line
  • Autoikaskuntza osagarria ala erabatekoa
  • EGA edo HE2tik gorako ikastaroak (Euskaltzaindiaren arauak, mintzamen-tailerra, idazmen-tailerra...)
  • 4. Maila prestatzeko ikastaroak
  • Xede berezietarako ikastaroak (ostalariak, dendariak, gurasoak...)
  • Azterketa-probak prestatzeko laguntza
  • Enpresa eta lantokietan tutoretza-zerbitzua

Filosofia

Euskaltegia izanik, zuzena da Legazpi6ren jarduna euskara irakastearekin lotzea; hori da gure egiteko nagusia. Baina ez, azken helburua.

Azken batean, hizkuntza jakitea ezinbestekoa da euskararen erabilera areagotzeko, eta horixe dugu jomuga: gure ingurunearen euskalduntzean eragitea.

Egunerokoa euskaraz eraiki nahi dugunok gero eta gehiago izan gaitezen dihardugu, beraz: euskaratik eta euskararentzat, euskaltegitik baina kalera irtenda ere bai, eskura ditugun baliabide guztiak baliatuta.

 

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA