A1, A2 eta B1. Donostialdeko biztanle gehienek dituzte inguruan euskara erabili ohi duten lankideak, lagunak edota senideak, eta euskal kateetan badira interesgarriak diren irrati edo telebista saioak. Agian, ez dute euskara maila altua, baina ez dute euskararen mundutik kanpo sentitu nahi. Hori lor daiteke oinarrizko maila honetan, hiru etapatan eta bitarteko helburuetan aurrera.

Ibilbide honetan zehar ikasleak curriculum ofizialeko A1 eta A2  eta B1 mailak egiaztatu ahal ditu eta maila horiek Europako Kontseiluak hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoan zehaztutako mailekin bat datoz.

Era berean, B1 maila bat dator Hizkuntza Eskola Ofizialaren oinarrizko zikloarekin eta administrazioko HE1 mailarekin.


Ordutegia:

Goizean, arratsaldean eta gauean. Egurero ala astean bitan.

ONLINE

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA