Orri honetan, Legazpi6 euskaltegiak web gune honetan eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak zein baldintzapean eskaintzen dituen irakur daiteke. Webgunearen erabilera baldintzak dira, eta gunean sartzerakoan onartu egiten dira.

Gure enpresaren identifikazioa

Legazpi6 Euskaltegia

Guridi Maisua z/g 20008

Donostia-Gipuzkoa

Tel. 943 219 907

IFZ: B20592044

Baldintza hauek onartzea

Web orri honetan sartzeak, momentuan agertzen diren erabilera baldintzak ezagutu, ulertu eta onartzea dakar. Baldintzek aldaketak eduki litzakete unean uneko lege araudiaren arabera. Hori dela eta, web orrira sartzean erabilera baldintzak kontsultatzea eta gure pribatutasun-politika bisitatzea gomendatzen dugu.

Gunearen helburua. Erantzukizunak baztertzea.

Webgune honen bitartez, gure zerbitzuen eta produktuen eskaintza edo komerzializazioaren informazioa ematen dugu. Informazioa, erabiltzaileak ikusi dezakeen bezala eskaintzen da eta Legazpi6 Euskaltegiak ez du erantzukizunik izango egoera hauen ondorioz sortutako kalteetan:

  • Eskaintzen diren informazio, zerbitzu edota produktuak ez azaltzea, gaizki edo zahartuta egotea edota webgune honetan edo honekin lotuta egon daitezkeen beste batzuen zatiak edo gune osoa atzitzerakoan akatsak izatea.
  • Webgune hau edo hemendik atzitu daitezkeen beste batzuk erabiltzeak sortutako informazio galera edo ekipoen kalteak.

Webgunea erabiltzea

Erabiltzaileak ulertu eta onartuko du webgune hau erabiltzea erabiltzailearen beraren ardurapean geratzen dela.

Web gunearen erabiltzaileak modu pribatu eta pertsonalean besterik ezin izango ditu erabili bertako edukiak.

Guztiz debekatuta dago webgunea edota bere elementuetako bat erabiltzea merkataritza zein legez kontrako helburuekin.

Jabetza intelektualaren eskubideak

Web orrian sartzeak ez du esan nahi erabiltzaileak markaren, izen komertzialaren edota zeinu bereizgarrien gaineko eskubiderik duenik. Datu horiek Legazpi6 euskaltegiarenak dira eta jabetza intelektual eta industrialaren arauek babesten dituzte.

Halaber, ezin da web gunearen zein bere elementuetako baten erreprodukziorik, aldaketarik, banaketarik edo komunikazio publikorik egin Legazpi 6 Euskaltegiaren aurretiko baimen idatzirik gabe.

Indarrean dagoen legeria

Erabilera Baldintzak legeria espainiarrak ezartzen ditu.

Legazpi 6 euskaltegia eta erabiltzailea Donostiako Epaitegiak agintzen duenaren menpe daude Erabilera Baldintza hauen ondorioz gerta litezkeen eztabaidak ebazteko.

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA