Web honetako Nortzuk gara? atalean Legazpi 6 euskaltegia ikastegi gisa aurkeztu dugu nagusiki. Ez da, ordea, euskalduntzearen alde egindako ahalegin bakarra. Beti izan dugu gogoan helburu nagusi hori betetzeko tresnak ere behar direla, baina gurea bezalako mundu txiki batean tresna horien zain egon gabe, ezinbestekoa da denon lana, eta Legazpi 6 euskaltegiak ez dio inoiz uko egin erronka horri. Horren lekuko dira orrialde honetan aurkeztu nahi dizkizuegun lanak.

Esalditik testura

Testu sorkuntzarako lan-programa.

Euskararen erabileran murgiltzen

Goi urratsetako langaia.

Zuzenbidean

Justizia Administrazioan euskara ikasteko gaiak.

Izurungoak

Herri-administrazioetan lanean jardun eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko bidean dauden ikasleei zuzendutako materiala.

Gurasoak lagunduz

Seme-alabei ikasketetan lagundu nahian euren euskara egokitu nahi duten gurasoak gaitzeko langaiak.

Diruaren hotsa

3. mailako ikasleentzako langaia.

Urtea joan eta urtea etorri, eta On dagizuela

2. mailako ikasleentzako langaiak.

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | JLIB_HTML_CLOAKING

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA